Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Tolosao herritarrak
Antolatzailea Tolosako udala. Gobernantza
Testuingurua
Zer da?
Tolosatzen aurrekontuak partaidetza programa bat da, zeinaren bitartez herritarrek lehenesten dituzten modu zuzenean udal aurrekontuen baitan zein proiektuak jaso beharko liratezken.
Zergatik egiten da programa hau?
Herritarren parte-hartzea legez aitortutako eskubidea delako. Eta herritarrek eskubide hori baliatu nahi dute, arlo publikoaren kudeaketan modu aktiboan eta zuzenean erabaki eta parte hartu ahal izateko.
Herritarrek hiria eta auzoa ezagutzen dituztelako, eta beharrezkoa delako esperientzia eta ezagutza hori baliatzea politika publiko hobeak abian jartzeko.
Udalbatzak borondate politikoa duelako eskubide hori gauza dadin. Udalbatzak udalerriko hobekuntzetan parte hartuko duen eta ardura partekatuko duen herritar aktibo baten aldeko apustua egin nahi du, kudeaketa publikoan herritarrek parte hartzea erakunde publikoen kalitate demokratikoaren garapenean funtsezkoa dela ulertzen delako.
Zertarako?
Tolosako bizilagunen parte-hartze zuzena bultzatzeko, haien proposamenak jasotzeko eta udalerriko urteko aurrekontuan sartzeko. Herritarrek, bozketen bidez, interesgarrienak iruditzen zaizkienak lehenetsiko dituzte. Lortutako konpromisoen jarraipena egingo da.
Herritarrak gertaera eta erabakien behatzaile soila izan ez daitezen sustatzeko, eta hirian gertatzen denaren protagonista aktibo bihur daitezen sustatzeko, horrela demokrazia parte-hartzailean sakonduz.
Hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzeko, herritarrek gainerakoen arazoak eta eskaerak ezagutzeko eta horiei buruz hitz egiteko aukera izan dezaten.
Administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko, ordezkari politikoen, kolektiboen, herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketa-espazioak sortuz.
Zer eta nola egingo dugu
Zertan datza?
Herritarrek, banaka edo taldeka, era guztietako proiektuak planteatzen dituzte, ohiko udal-aurrekontuaren bidez gauza daitezen.
Proposamenak teknikoki baliozkotu behar dira, eta, horretarako, proiektuak proposatzen dituzten pertsonek ezagutu behar dituzten hainbat irizpide erabiltzen dira.
Proiektu horiek baliozkotuz gero, bozketa-fasera igaroko dira, eta herritarrek interesgarrienak direnak aukeratuko dituzte.
Bozketen emaitzaren ondoren, proiektu bozkatuenak aurrekontuetan txertatzeko azterketa egingo da.
Nork har dezake parte?
Proiektuak aurkezteko fasean, Tolosa hobetzeko interesa duen edonor. Ez da beharrezkoa erroldatuta egotea. Haurrek ere proiektuak aurkez ditzakete pertsona helduren baten laguntzarekin.
Bozketa-fasean mugatuagoa dago. Tolosan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Horrek hainbat muga dakartza, baina indarrean dagoen legedian oinarrituta eta bozketetan iruzurrak saihesteko moduan ere egiten da.