Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Tolosa
Antolatzailea Tolosako Udala. Hirigintza.
Testuingurua
Zumarditxikiaren erabilera soziala berreskuratu
Zumarditxikia eremuak bere garaian izan zuen erabilera soziala berreskuratu nahi du Udalak, espazio hori berriz ere herritarren eskura jartzeko. Hala, Sestra enpresak 2018ko partaidetza prozesuan landutakoa zein berrantolaketarako kontuan hartu diren elementuak hartu ditu oinarri proiektu berriaren zirriborroa egiteko. Orduan egin zen moduan, parte hartze prozesu bidez osatuko da zirriborro hori exekuzio proiektua idatzi aurretik.
Legealdiko proiektu estrategikoa
Tolosako Udalarentzat 2019-2023 legealdiko proiekturik estrategikoena da Zumarditxikikoa. Izan ere, Udalarentzat lehentasunezkoa da eremu hori herritarren eskura jartzea, ibaia herrian integratu eta Tolosak zein tolosarrek gaur egun dituzten beharretara egokituta herritar guztientzat aproposa izango den espazio publiko inklusibo bat sortuz.
Zumarditxikia herri erdigunean kokatutako natur eremu bat izatea da Udalaren helburua, aisiara bideratutako espazio bat, hirigintza eredu jasangarrien bidez gizarte ekintzak antolatzeko aukera emango duena. Ingurumena ere oso kontuan izan da proiektu honen garapenean, eta Tolosa Badabil Mugikortasun Plan berrian zehaztuta dauden hainbat helbururekin bat egiten du.
Zer eta nola egingo dugu
Orain arte landu den proiektua aurkeztuko lan saio irekian aurkeztuko da, parte hartzen duten herritarren ekarpenak jaso eta landutako zirriborro horretara gehitzeko.
Parte hartze prozesuaren bidez osatutako zirriborrotik abiatuta exekuzio proeiktua idatziko da.