Parte-hartze prozesuaren faseak
-
-
2. Zozketa egin erroldan
Tolosan erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztien artean zozketa egingo da, erabat anonimo eta aleatorioa, eta 2450 pertsona hautatuko dira. Ausaz hautatutako herritar guztiei gutuna bidaliko die Tolosako Udalak.
Informazio gehiago -
3. Izen ematea
Herritarren Batzarrean izena emateko epea irekiko da: gutunak bidaltzen diren unetik urriaren 10era arte. Web orriaren bitartez, telefonoz edota posta elektronikoz izena emateko aukera egongo da eta epealdi horretan herritarren zalantzak eta prozesuari buruzko kezkak erantzuteko telefono zein posta elektroniko zerbitzua egongo da.
Informazio gehiago -
4. Zozketa zibikoa, Batzarrean parte hartzeko zozketa
Izena eman duten tolosar guztien artean Herritarren Batzarrean parte hartzeko 32 herritar eta 32 ordezko hautatuko dira. Nazioarteko Sortition Foundation erakundearen softwarearen bitartez zozketa aleatorioa bermatuko da. Bigarren zozketa honetan sexua, adina, bizilekua eta ikasketa maila Tolosako biztanleriaren errealitatera ahalik eta gehien egokitzen saiatuko da. Modu honetan, tolosarren ezaugarri soziodemografikoekiko ordezkagarria den lan taldea sortu nahi da.
Zozketa egin ostean emaitzen berri emango zaie izena eman duten herritar guztiei.
Informazio gehiago -
5. Herritarren Batzarraren sorrera
Zozketa egin ondoren herritar guztiei jakinaraziko zaie banan bana emaitza, eta urriaren 22ko lehen saiorako deialdia errepasatu eta adostuko da guztiekin.
Informazio gehiago -
6. Informazio eta deliberazio prozesua
Urriaren 22an hasi eta abenduaren 17ra arte 5 lan saio izango ditu Herritarren Batzarrak. Abenduaren 17an proposamen eta gomendioak idatziz amaituko dute prozesua
Informazio gehiago -
7. Udalaren itzulketa herritarrek egindako gomendioei
Udalak herritarrek egindako gomendio guztiak aztertzeko konpromisoa hartuko du eta 2023ko urtarrilean antolatutako saio batean hartutako konpromisoak azalduko dituzte.
Informazio gehiago
Parte-hartze prozesuaren amaiera