Kokapena

Kokapena

XXXXXXXX Gipuzkoako probintziaren iparraldean kokatzen da, Deba Beheko Eskualdean, Kantauriar kostatik 7 km.ra -Deba-, eta 12 km.ra Eibartik, eskualdeko hiriburua. Euskal Herriko probintziako hiriburuak, Donostia, Bilbo eta Gazteiz, Mendarotik 60 km.ra daude gutxigorabehera. Mendarok 24,44km²ko azalera dauka eta eta itsasotik 28 m.ko altueran dago. 

Bere bailara Deba ibaiak zeharkatzen du. Baita ere beste bi ur korronte daude, Deba ibaiaren adarra: Deba ibaiaren eskubi aldean, Kilimon erreka kokatzen da, Aranerreka eta Garagartza auzotik pasatzen delarik, eta ezkerraldean, Intxusai erreka, Plaza auzoa zeharkatzen duena. Beste 2 erreka txikiago ere badaude, Difunto-Erreka, Mahala, etab. 

Jatorri karstikoa duen aranean kokatuta dago, Izarraitz mendilerroa eta Arno mendiaz inguratua. Arnoko zerran, Kanpazar (610 m.) eta Arno (612m) kokatzen dira. Izarraitz zerran, mendirik garaienak Urnobieta (641m), Gaintxipixa (603m), Otaerre (661m) eta Atxuri dira, izugarrizko arroka bertikala, Kilimon bailarako sakontasun osoa ikusi daitekeelarik. 

Klimari dagokionez, mesotermikoa da; ez du urtaro lehorrik eta euriteak ugariak dira (1.500 m.) urte guztian zehar sakabanatuak. Arno-Izarraitz ingurune menditsuak, klima epelagoa izatea dakar.